Donostiako laukote honek osatzen duen taldea nahiko berria dela esan genezake. Ospe eta ibilbide luzeko talde ezberdinetan ibilitakoak dira taldeko kideak, Miztura edo Rumano Power taldeetan adibidez. Zati instrumentalek pisu handia dute beraien abestietan eta oso ondo moldatzen dira bai doinu finetan baita ekaitz elektrikoetan ere.