Perlak talde zarauztarra 2013an sortu zen eta indie post punk estiloa jorratzen dute. Beraien abesti bizi eta suspergarriekin berehala erakarri zuten publikoa,. Indarra, gertutasuna eta berehalakotasuna ditu ezaugarri talde txundigarri honek; abesti gordin eta ilunak sentimendu handiz lantzeko gaitasuna dute, eta abesti samurragoekin tartekatzen dituzte. Iaz “ Itzaletatik” beraien bigarren diskoa kaleratu zuten